sábado, 30 de marzo de 2013

Xabier Lopez Pena euskal preso politikoaren heriotzaren aurrean.

Lehenik eta behin, Herrira mugimenduak babesa eta gertutasuna eskaini nahi dio Xabier Lopez Peñaren senide eta ingurune osoari. Jaso dezatela besarkada sentikor bat.
Xabier Lopez Peñaren heriotzak oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen espetxe politika anker baten ondorioak agerian uzten ditu. Izan ere, salbuespeneko neurrien bitartez, espetxe politikak euskal preso politikoen bizitzak etengabeko errusiar erruleta batetan murgiltzen ditu. Espetxe politikak mina eta sufrimendu sortzen ditu hainbat herritarrengan. Errealitate lazgarria da euskal jendartearen gehiengoak eskubideen urraketak atzean utzi eta gehiegi luzatzen ari den gatazkaren ondoriozko heriotza gehiagorik ez izatea desiratzen duenean, espetxe politikaren ondorioek hiltzen jarraitzea.

Sakabanaketa, isolamendua, zigorren luzapena, bizi baldintza negargarriak, erasoak, tratu ez duina, osasun asistentzia desegokia, larri gaixo dauden presoak espetxean mantentzea… Guztiak, heriotzak eragiten dituen koktel makabro baten ingredienteak dira.

2013ko martxoak espetxe politikaren ondorio atzeraezinak era ezin gordinagoan azaleratu ditu. Larri gaixo zeuden Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroa presoen heriotzak, Jaeneko espetxe urrunetik bueltan Jabi Martinez Izagirre presoaren bi lagunek pairatutako istripua edo Xabier Aranburuk, Oskar Barrerasek eta Arkaitz Bellonek sufritutako jipoiak horren eredu argia dira.

15 dira egun larri gaixo dauden euskal preso politikoak. Minibizia, esklerosi anikoitza edo eskizofrenia bezalako diagnostikoekin. Preso hauek aske geratu behar dira, hori baita osasun asistentzia egokia izan eta Figueroa edo Lopez Peñaren kasuak ez errepikatzeko berme bakarra.

Euskal jendarteak soluzioak exijitzen ditu, giza eskubide guztien errespetua, espetxe politikaren erabateko aldaketa eta elkarlanaren bitartez konponbidea eta bakea eraikitzea. Bide horretan, espetxe politika ondorio tragikodun traba erraldoia da. Horiek horrela, Baiona eta Bilboko mobilizazio erraldoiek erakutsi bezala, Herriraren aburuz ezinbestekoa da konpromisoak aktibatzen jarraitzea eta milaka herritarren bihotza kolpatzen dituen eskubide urraketa honi erantzun sozial zabala eskaintzea. Euskal jendartearen gehiengoaren mandatua eskutan hartuta, Herrirak atsedenik gabe lan egingo du Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peñaren kasuak berriro ere errepikatu ez daitezen eta indarrean dagoen espetxe politika krudelarekin amaitzeko.

Azkenik, Herrirak jadanik egoera hau salatzeko eta berriro ere errepikatu ez dadin exijitzeko, bi mobilizazio aurreratu ditzake. Aurrenekoa, bihar, igandea, 20:00tan Basauriko Benta Plazan. Bigarrena, astelehenean, ordu berdinean, Galdakaoko Zamakoa Plazan.

viernes, 29 de marzo de 2013

AZKEN OSTIRALA SANTURTZIN -MARTXOA-.

Las medidas de excepción siguen provocando dolor en miles de personas de este país: muertes como la de Ángel Figueroa, alargamientos de condena, presos y presas con graves enfermedades o la sangría y la ruleta rusa que supone la dispersión.
El Partido Popular utiliza a los presos y presas políticas para tratar de bloquear el proceso de resolución, están vulnerando sus derechos humanos con miserables objetivos políticos. Y tenemos que superar esta situación de manera urgente. Para ello, es imprescindible activar a la mayoría social mediante dinámicas amplias y participativas. Articular y hacer efectivo ese consenso que ya existe para que los Gobiernos de Madrid y París les sea imposible mantener su inmovilismo.
Por eso, la cita que se plantea desde Herrira para el próximo 18 de mayo estará abierta a las aportaciones de todo el tejido social de nuestros pueblos, ciudades y barrios. Va a ser una campaña basada nuevamente en la participación popular, en el compromiso individual y colectivo. Necesitamos la energía, ideas e ilusión de todas las personas que apostáis por los derechos humanos, la resolución y la paz.

Baiona eta Bilboko manifestazioek erakutsi duten legez, posible da sentsibilitate ezberdinen arteko adostasuna helburu beraren mesedetan elkartzea. Herritarrek protagonismoa hartzea ezinbestekoa izango da, etorkizunean, egoera berriak sortu nahi baditugu.

Hori dela eta, maiatzaren 18an gizarte honen gehiagoaren nahia kalera aterako dugu berriz ere.

Herrirak harreman zubiak eraikitzen jarraituko duahalik eta alderdi, sindikatu, eragile eta norbanako gehienekin. Dinamika honek xede dugehiengoaren adostasuna modu eraginkorreanantolatzea. Gure egitekoa, salbuespen neurrien amaiera lortzekooinarritik indarrak batzen jarraitzea da. Tokian tokiko eragile, talde eta herritarrekin elkarlanean, euskal preso politikoen giza-eskubideen aldeko mosaiko aberatsa izango diramaiatzaren 18ko mobilizazioak.

Eskerrik asko.

domingo, 24 de marzo de 2013

CARTAS DE ANUNTZI Y URTIAGA.

ANUNTZI ALONSO CURIESES (Santurtziko preso politikoa)
JOXE ANGEL URTIAGA MARTINEZ (Santurtziko iheslari politikoa)
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK HERRIRA !!

ZORIONAK ANUNTZI eta URTIAGA (URTEBETETZEAK).


ANUNTZI ALONSO CURIESES (Santurtziko preso politikoa)
URTEBETETZEA: MARTXOAK 22 MARZO
C.P. LOGROÑO
CALLEJA VIEJA, 200. Apdo. 217
-26006- LOGROÑO (LA RIOJA)
JOXE ANGEL URTIAGA MARTINEZ (Santurtziko iheslari politikoa)
URTEBETETZEA: MARTXOAK 25 MARZO
CUBA

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK HERRIRA !!
ETXEAN NAHI DITUGU !!

jueves, 21 de marzo de 2013

ZORIONAK ANUNTZI eta URTIAGA (URTEBETETZEAK).

ANUNTZI ALONSO CURIESES (Santurtziko preso politikoa)
URTEBETETZEA: MARTXOAK 22 MARZO
C.P. LOGROÑO
CALLEJA VIEJA, 200. Apdo. 217
-26006- LOGROÑO (LA RIOJA)

JOXE ANGEL URTIAGA MARTINEZ (Santurtziko iheslari politikoa)
URTEBETETZEA: MARTXOAK 25 MARZO
CUBA

MARTXOAK 24 MARZO
13:00etan BALLEJO ENPARANTZAN (MAMARIGA)
Argazkia / foto, piñata, poteo, ...
ANIMATU ETA PARTE HARTU !!.
ETXEAN NAHI DITUGU !!

miércoles, 20 de marzo de 2013

MARTXOAK 20 -NO A LA CADENA PERPETUA-.

NI UN MINUTO MAS !!
MINUTU BAT GEHIAGO ERE EZ !!
Concentración contra la doctrina 197/2006 ante el ayuntamiento de Santurtzi a convocatoria de HERRIRA y ETXERAT (80 personas).
Charla en la Casa Torre de Santurtzi con el abogado Iñako Goioaga y el ex-preso político santurtziarra, Rikar Prieto (50 personas).
DOCTRINA 197/2006 STOP !!
BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ !!

CHARLA: MUJER Y CÁRCEL / HITZALDIA: EMAKUMEA ETA KARTZELA.


ESKERRIK ASKO PITITAKO !!

http://www.pititako.net/sonidos/informatzen/20130306_emakume_kartzela.MP3

MARTXOAK 20 - DENOK KALERA.

NI UN MINUTO MAS
NO A LA CADENA PERPETUA !!
BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ !!
197/2006 DOKTRINA ETEN !!
(Concentración del sindicato LAB ante el Ayuntamiento de Santurtzi).

sábado, 16 de marzo de 2013

Badator KORRIKA! Eman euskara preso eta iheslariei !!.

Santurtzira, hilaren 22an, ostirala, helduko da Korrika, 09:45 aldera. Herri, hiri, auzo, bailara edo eskualdetik pasatzerakoan, euskal preso eta iheslari politikoei euskara ematera deitu du Herrira mugimenduak. Zatoz urdinez jantzita.

jueves, 14 de marzo de 2013

Etxean preso zegoen ANGEL FIGUEROA hil da.

Lehenik eta behin, Herrira mugimenduak doluminak eta besarkada handi bat helarazi nahi dizkio Angel Figueroaren senide eta gertukoei. Getxoztarra espetxeratze arinduan zuten preso, epilepsia bezalako gaixotasun larria pairatzen baitzuen, eta hilik aurkitu dute gaur. 41 urte zituen soilik.
Osasungintzako hainbat aditu eta profesionalen arabera, espetxeak gaixotasun iturri dira berez. Eta zoritxarrez, Euskal Herrian honek eragindako ondorio latz gehiegi ezagutu ditugu dagoeneko. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske egon behar dute, euren gaitzak inolako trabarik gabe era duin eta egoki batetan tratatuak izan daitezen. Eskubide urraketa honek etengabeko albiste txarrak sortzen ditu. Aste honetan bertan, Ibon Fernandez de Iradik esklerosi anikoitza eta Ventura Tomek prostatako minbizia pairatzen dutela jakin baitugu.

Angel Figueroaren kasuak era ezin gordinagoan islatzen du espetxe politika anker honen salbuespeneko neurrien ondorio larriak. Izan ere, bere gaixotasunaz gain, gogoratu beharra dago 1997ko martxoaren 14an bere amama zen Antxoni Fernandez Alcala-Mecoko espetxera bidean izandako istripu batetan hil zela baita.

Herriraren aburuz premiazkoa da indarrean dagoen espetxe politika krudel honi lehenbailen atzean uztea. Izan ere, giza eskubideak era nabarmenean urratu eta ondorio latz eta atzeraezinak eragiten ditu.

Euskal jendarteak, bere osotasunean, gehiegi sufritu du eta garaia da giza eskubideen urraketa eta espetxe politikak eragindako mina eta sofrikarioarekin amaitzeko. Euskal jendarteak ez du gatazka politikoaren ondoriozko hildako gehiagorik nahi, soluzioak eskatzen ditu eta bakea eraiki ahal izatea desiratzen du. Berau, erronka kolektiboa da eta bide horretan ezinbestekoa izango da euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurri eta espetxe politikarekin amaitzea.

martes, 12 de marzo de 2013

NI UN MINUTO MAS - NO A LA CADENA PERPETUA .

BIZI OSOKO ZIGORRIK EZ !!
MARTXOAK 20 ASTEAZKENA
* KONTZENTRAZIOA - 19:30etan. SANTURTZIKO UDALETXE AURREAN.

* HITZALDIA / CHARLA - 20:00etan. DORRE ETXEAN / CASA TORRE.
HIZLARIA: IÑAKI GOIOAGA (ABOKATUA) eta RIKAR PRIETO (SANTURTZIKO PRESO OHIA)

jueves, 7 de marzo de 2013

CHARLA -MUJER Y CARCEL- / HITZALDIA -EMAKUMEA ETA KARTZELA- 80 PERSONAS.


603 presok osatzen dute, orotara, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK). Horietatik 89 (603 preso horien artean etxean preso daudenak ere kontuan hartzen dira, eta azken datuen arabera hau da emakumezko preso kopuruaren banaketa: 2 Euskal Herrian, 55 Estatu espainolean, 29 Estatu frantsesean, 3 espetxeratze arinduan) emakumeak dira, eta 35 kartzeletan sakabanaturik aurkitzen dira. Guztien artean, Euskal Herriko espetxe batean aurkitzen dira bi emakume. Gainerakoen artean, 55 emakume Espainiako kartzela desberdinetan aurkitzen dira, eta 29, berriz, Frantziako kartzeletan. Emakume horien artean 7 dira beraien haurrarekin espetxean daudenak. Badira, halaber, haurra kanpoan duten emakumeak ere, 15 Espainian eta 5 Frantzian.

viernes, 1 de marzo de 2013

CHARLA -MUJER Y CÁRCEL- / HITZALDIA -EMAKUMEA ETA KARTZELA-.

MIÉRCOLES 6 DE MARZO / MARTXOAK 6, ASTEAZKENA
20:00etan. DORRE ETXEAN / CASA TORRE (SANTURTZI)



HIZLARIAK / PONENTES:

- IXONE FERNANDEZ (SANTURTZIKO PRESO OHIA / EX-PRESA POLÍTICA DE SANTURTZI).

- ENKARNI BLANCO (SANTURTZIKO PRESO OHIA / EX-PRESA POLÍTICA DE SANTURTZI).

- ANA LOPEZ (PORTUGALETEKO PRESO OHIA / EX-PRESA POLÍTICA DE PORTUGALETE).

- NAGORE LOPEZ DE LUZURIAGA (PSICÓLOGA DE ETXERAT).

- ...

* Se hará una revisión de lo que supone la cárcel para la mujer y como le afecta, así como a los familiares de estas.