miércoles, 24 de enero de 2018

SANTURTZI RECUERDA A ENDIKA IZTUETA EN EL DECIMO ANIVERSARIO DE SU ASESINATO.

Gaur egun 100 baino gehiago euskal iheslari eta deportatu politiko daude, horietako asko 60 urtetik gorakoak, batzuk larriki gaixorik eta behar duten laguntza medikoa jasotzeko arazoekin. Iheslarien kolektiboaren egoerari irtenbiderik ematen ez zaion bitartean gatazka ez dela gaindituko nabarmendu dugu. ez dela inoiz Euskal Herri "normalizatu bat» lortuko euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak dauden bitartean, eta gatazka politikoa ez dela gaindituko «denak etxera ekartzen ez ditugun bitartean".


Iheslarien errealitatearen berri izateko, hainbat datu plazaratu ditugu: Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak 2013an Biarritzen bere bide orria aurkeztu zuenetik, 125 iheslari inguru itzuli dira beren sorterrietara. Gaur egun, iheslari kopurua 100 inguru bitartekoa dela kalkulatzen dugu eta horietatik hamabost deportatuak dira. Haietako asko egoera zail eta larrietan bizi dira, beste batzuek gaixotasun larriak dituzte eta behar duten laguntza medikoa jasotzeko arazoak dituzte. Iheslari eta deportatuetako askok 60 urte baino gehiago dituzte; 40 baino gehiago gerra zikinak hildakoak dira; gutxienez bederatzi deportazioan hil dira; beste 25 baino gehiago ihesean hildakoak dira eta 382 «poliziatik poliziara» entregatuak izan dira eta «kasu gehienetan torturatuak».

Erbestea gaur egun zer den adierazten duen bost iheslariren adibideak ere aipatu dituzte: Angel Telleria, 34 urte ihesean egon ondoren, bere aurkako auzia preskribatzeko egun gutxi falta zirela Mexikon atxilotua eta espainiaratua; Mikel Barrios eta Iñigo Gulina nafarrak, Berlinen urriaren 27an atxilotuak eta espetxeratuak; berriki hil den Belén González, ihesa eta deportazioa pairatu zituen lazkaotarra, eta Javi Pérez de Nanclares gasteiztarra, 1978tik erbestean, Mexikon hildakoa.

Guk nabarmendu dugunez, nazioarteko eta Estatu espainoleko legediak aplikatuta, «mendeku gosea alde batera utzita», posible da erbesteratuen egoera konpontzea. Hala, torturarekin «zikinduta» dauden prozedura judizialak eta sumarioak bertan behera uztea eta delituen preskripzioa «era naturalean» aplikatu dadila aldarrikatu dute.


Hoy hace diez años que supimos de la muerte en la deportación de nuestro vecino Endika, nuestro mejor homenaje es traer a todas las personas huidas y deportadas a casa, muchas cosas han cambiado estos años, pero algunos pretenden que todo siga igual, este 2017 Angel Telleria, tras 34 años huido fue detenido en México y extraditado, Mikel Barrios e Iñigo Gulina detenidos y encarcelados en Alemania, Belén González huida y deportada, moría enferma bajo arresto domiciliario, Javi Pérez, huido desde 1978 moría en México...

En 2018, alrededor de 100 compatriotas nuestros, permanecen en el exilio o la deportación, la mayoría tienen más de 60 años, muchas de estas personas pasan por condiciones de vida muy difíciles, otras están enfermas y tienen dificultades para conseguir los tratamientos que necesitan.

Durante estos años: 40 han muerto bajo la guerra sucia, 9, entre ellos Endika, han muerto en la deportación, al menos 25 han muerto cuando permanecían huidos, y 382 han sido detenidos y extraditados.

Queremos recordar los compromisos esgrimidos por los integrantes de Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa, que en 2013 ya anunciaron que estaban dispuestos a «dar los pasos que estén en nuestra mano» para lograr el retorno de todos los represaliados. Lo ratificaron «poniendo el acento en la necesidad de comenzar a socializar la realidad actual de las personas exiliadas y deportadas, con el objetivo de colocar la cuestión en la agenda y el debate social como paso previo imprescindible para avanzar en la búsqueda de soluciones».


ETXEAN NAHI DITUGU
GORA EUSKAL DEPORTATU ETA IHESLARI POLITIKOAK !
AGUR ETA OHORE ENDIKA !

No hay comentarios:

Publicar un comentario