jueves, 25 de enero de 2018

ILARGI, IDOIA MENDIZABAL ETA JON GONZALEZ PRESOEN ALABA JAIO DA VALENTZIAKO OSPITALEAN ETA PICASSENTEKO ESPETXEAN DAGO AMAREKIN.

Joan den Urtarrilaen 17an, Ilargi, Idoia Mendizabal Mujika eta Jon Gonzalez Gonzalezen alaba jaio zen Valentziako Ospitale Nagusian. Guraso biak preso ditu haur jaio-berriak eta, ondorioz, kartzelan bizi beharko da hiru urte bete artean. Ondoren, legeak behartuta, espetxetik kanpo eta beste senideren batekin bizi beharko delarik. Une honetan, Picassenteko espetxean dago bere amarekin, aita, kartzela bereko beste modulu batean dago. Astean bi aldiz dute hirurek elkar ikusteko aukera, 40 minutuz aldi bakoitzean.

Bere egoera berean daude ere, Xua, Haitz eta Izar. Lau dira, beraz, une honetan, beste edozein haur bezala, aske bizi ezin diren haurrak. Ume hauek kartzelan bizitzera behartzen dituena, euren gurasoak luzaroan espetxean mantentzeko bereziki sorturiko salbuespen legeria da. Izan ere, salbuespen legeria berez bada ankerra, are ankerragoa baita komunitateko zatirik zaurgarrienean dituen ondorioak kontutan hartuz gero. Presoez haratago, salbuespen egoera honek haurrei bete-betean eragiten baitie.

Heldu da egoera honekin amaitzeko garaia. Eta, horretarako, gure seme-alaben aita/amari ere beste edozein presori eskaintzen zaizkien kartzela onurak lehen bait lehen aplikatzen hastea aldarrikatu nahi dugu. Ume guztiak dute euren gurasoen ondoan hazteko eskubidea. Eta ume guztiek dute aske bizitzeko eskubidea. Ezinezkoa da bien artean aukeratzea, biak baitira funtsezkoak haurraren garapenean.

Lege arruntaren aplikazioak, preso orori dagozkion kartzela onurak gauzagarri egitea esan nahi du. Hau da, zigorraren laurdena beteta dutenek egun batzuk etxera joateko baimenak izatea, horretarako baldintzak betetzean 3. graduaz gozatzeko -askatasun mugatuan bizitzeko- aukera ematea eta, azkenik, zigorraren 3/4ak beteak dituzten guraso presoak aske gelditzea.

Hauek dira beste edozein presori aplikatzen zaizkion neurriak eta, ondorioz eta zorionez, preso horien seme-alabei aitortzen zaizkien eskubideak. Ez ordea, Ilargi, Xua, Haitz eta Izarri. Ez eta, kalean bizi arren guraso bat -ala biak- espetxean dituzten gure seme-alabei ere.
 
 
ZORIONAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario