martes, 5 de diciembre de 2017

LOS PRESOS/AS POLÍTICOS VASCOS EN GRANADA, EN LUCHA.


ASKI DA !

Badira 6 hilabete ohartarazi genuela Alboroteko (Granada) espetxeko Zuzendaritzak hemen dauden emakume presoei zigor bikoitza ezarri ziela. 6 hil joan dira Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika zigortu eta bakartze-moduluan sartu zituztenetik, beren eskubideak defendatzeagatik. Azken urteotan hainbat erabaki baztertzaile eta matxista hartu ondoren (emakumeentzako jarduerak murriztea; moduluz kanpoko jarduerak debekatzea, gizonezkoekin ez elkartzeko; gizonentzako soilik diren ikastaroak antolatzea…), duela 6 hilabete, erabat matxista den beste erabaki bat hartu zuten: emakume guztiei euren moduluetako komunak garbiaraztea (hori ez da gertatzen gizonezkoen moduluetan, bai baitaude presoak lan horren ardura hartzen dutenak sari baten truke.

Ebazpen onartezinaren aurrean, emakume askok erabaki zuten planto egitea, eta horrek Agurtzane eta Ainhoaren aurkako mendekua ekarri zuen.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azken eztabaidan harturiko erabakiak ezartzen aritu behar genukenean, orain, hemen, Granadan, behartuta gaude gure eskubideak urratzen saiatzen direnei erantzutera.

Sei hil eman ditugu pazientziaz, fede onez eta elkarrizketarako gogoz. Hori guztia Agurtzane eta Ainhoa isolamenduan zeudela, baina dagoeneko ezin diogu egoera honi luzatzen utzi.

Horrela, harik eta Ainhoa eta Agurtzane isolamendutik atera arte, behin betiko borroka-dinamikari ekin diogu. Aurreko azaroaren 7an, Ainhoak eta Agurtzanek uko egin zioten beren ziegetan sartzeari, eta, 21az geroztik, Granadako kolektiboko beste presook ere elkartu eta planto egin genuen. Horren aurrean, kartzelak erantzun du espero zitekeen bezala: gatazka konpondu beharrean, egoera tenkatu eta indarra erabiliko duten mehatxua egin digute.

Horregatik guztiagatik, eta ahaztu gabe gutun honen helburua dela espetxe honetan bizi dugun egoera salatzea, eskatu nahi dizuegu zuek ere, irakurleok, lagun diezaguzuela eta salaketa-gutunak bidal ditzazuela kartzela honetara. Besterik gabe, besarkada estu bat.

Granadako EPPK (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) 
 
ELKARTASUNA

No hay comentarios:

Publicar un comentario