lunes, 21 de mayo de 2012

HERRIRA larunbateko ekimenaren lehen balorazioa egin du.

Atzo, Herrira mugimenduak Goazen Plazara! ekimen arrakastatsua burutu genuen Euskal Herria osoko kasik 250 plazetan. 30.000 lagun inguruk hartu zuten parte euskal preso politikoek Giza Eskubideen alde Euskal Herriko plaza ezberdinetan burututako mobilizazio eta ekimen parte hartzaileetan. Elkarretaratzeak, mosaikoak, flash-mob-ak, Lip Dub-ak, Herri kirolak, Elkartasun Krossak, erakusketak, bazkariak, zozketak… Hainbat izan ziren atzo egindako ekimenak.


Beste behin ere, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak euskal jendartearen baitan atxikimendu eta babes handia duela argi geratu zen atzokoan ere. Asteartean, Gasteizen, GOAZEN PLAZARA! ekimenaren balorazio zabalagoa egingo dugu. Agerraldiak ere, ikuspegi kulturala izango da. Hortaz, honakoa adierazi nahi dugu:

- Zorionak Herrira Bilguneei egindako lanagatik, euren ideia eta dinamikek atzoko egun ederra ahalbidetu zuten. Eskerrak baita ere GOAZEN PLAZARA! ekimen honekin bat egin duten pertsona eta eragileei guztiei, eskerrak euren aportazioa egin duten lagun guztiei.
- Atzoko egunez eguraldiak ekimen batzuk baldintzatu zituen. Jakitun gara egoera ezberdinetan bizi diren herritar batzuk etxean gelditu behar izan zutela, adinagatik, haurrak dituztelako. Baina kalera ateratzera animatu zirenak umorez eta fundamentu handiz burutu zituzten ekimenak.


- GOAZEN PLAZARA! ekimenak erakutsi zuen badirela hamaika modu euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko. Espazio ezberdinak sortuz presoen afera txoko guztietara zabaltzea da gure nahi, eta horretarako prest dauden herritar guztiekin kontatzen dugu.
- Herrira Euskal Herri osoan hedatzen ari, umil, xume, errealitate ezberdinetara egokituz, parte hartzea bultzatuz. GOAZEN PLAZARA! arnasaldi handia izan da aurrera begira egin beharreko lanerako. Mugimendu indartsua osatzen ari da. Oraindik bide luzea izan arren iritsiko gara bi gobernuak mugitzera.

Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario