domingo, 31 de diciembre de 2017

CARTA DEL PRESO POLÍTICO VASCO, AITOR HERRERA.

  
Kaixo Lagunak !! 

Estamos a punto de finalizar el año y como siempre sobre estas fechas acordándonos de la familia y amigos. Por eso desde Galiza os deseo que paséis buenas fiestas y que el gran irrintzi lanzado desde Paris se propague por toda Euskal Herria y mas allá, … Mientras tanto AURRERA.
 
Aprovechando también para felicitar a todas las personas que han hecho posible que Enbata Kultur Elkartea sea hoy una realidad. Mila esker, aupa zuek. URTE BERRI ON.



Aitor Herrera (A Lamako espetxetik)

CENTENARES DE PERSONAS RECUERDAN EN SANTURTZI A LOS/AS REPRESALIADOS POLÍTICOS EL ULTIMO DÍA DEL AÑO Y RECIBEN AL YA EXPRESO POLÍTICO VASCO, TXEMA MATANZAS.







ONGI ETORRI TXEMA !!
EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA !!

viernes, 29 de diciembre de 2017

TXEMA MATANZAS: «PRESOEN GAIAN EGONIKO TALKAK ATZEAN UTZI, ETA BATERA ABIATU BEHAR DUGU».


 
«Urduritasuna, arroztasuna eta poza». Sentimenduen nahasketa hori du Txema Matanzasek. Hamar urte eta hilabete bat —bi urte bakartuta— espetxean jarraian eman eta gero, libre da atzotik. Datorren ostegunean kaleratuko dute sumario berean zigortutako azkena: Joxean Etxeberria. Kartzelatik irten berritan erantzun dio BERRIAren deiari Matanzasek.

Nolakoa izan da espetxeko esperientzia?

Aurretik, abokatu gisa, harremana izan nuen presoen errealitatearekin, baina modu teoriko batean edo. Hamar urte hauetan deskubritu dut atzean zer ezkutatzen den. Eta esan beharra daukat sufritu egin dudala eta une larriak pasatu ditudala. Esperientzia honetatik ondorioztatu dut presoen aldeko borroka areagotu behar dela; motibo handiagoak ditut hori pentsatzeko.

Zer iritzi duzu EPPKren barne eztabaidaren ondorioei buruz?

Bat nator, zalantzarik gabe. Uste dut horietatik abiatu behar dugula, baina kolektiboari eman behar zaiola bere esparrua, poliki-poliki hausnar dezan bere gauzei buruz. Eta guk kanpotik lagundu. Lanean hasi behar dugu, baina beste jarrera batekin. Nahiz eta gaia gogorra eta mingarria izan, presoen aldeko mugimenduak bestelako aire bat hartu behar du, beste freskotasun eta alaitasun bat.

Hurrengo astean itxiko da 18/98 sumarioaren zigorren aldia, Etxeberria askatzen dutenean. Espainiako Auzitegi Nazionalean hain zabaldua egon den «dena ETA da» tesiko lehenetarikoak izan zineten. Hori ere amaituko da?

Kataluniakoa ikusita, zalantzak ditut. Fenomeno ezberdinak dira hangoa eta gurea; bakoitza bere tokian kokatu behar da. Baina, lehen, helburua izan zen tresna judizial eta penalak erabiliz estrategia politikoa militarra itotzea, eta, orain, xedea izan daiteke Kataluniako independentismoa. Perspektiba hori ez nuke erabat baztertuko. Dena den, uste dut katalanek guk baino indar handiagoa dutela defentsarako, bestelako prestigio bat nazioartean... Baina Europan ere gertatzen ari da atzeratze prozesu bat eskubideen alorrean. Ikusiko dugu.

Nola ikusten duzu euskal gatazka konpontzeko prozesua Luhusoko gertakariaz geroztik?

Gizarte zibilaren inplikazioa oso garbi ikusten dut. Armagabetze prozesua eredugarria izan da. Baina gertatzen da aldebakartasuna ez dela bera presoen aferan, espetxeetako giltzak estatuek dauzkatelako. Mekanika ezin daiteke bera izan; indar metaketa bai, baina... Egia da Frantziatik zerbait sumatzen dela, eta ni baikor nago horrekin.

Eta Madrilekin?

Ez. Espainiako Estatuaren jarrera ezagututa, historikoki azaldu duen mendekurako joera kontuan izanda, uste dut luze joko duela. Espainian pedagogiarik ez bada egiten, gureak egin du: legeak aldatu behar direlako, gauza asko. Lasai hartu beharko dugu dena, baina gelditu gabe. Ea lortzen dugun presoen inguruan egon diren talka guztiak atzean uztea, guztion artean bestelako giro bat sortzea eta modu bateratu batean abiatzea.

Ipar Euskal Herrian giro hori lortu dutela uste duzu?

Bai, baina, horretan aritu izan diren bakegileen lana gutxietsi gabe —ikaragarria izan baita—, nik esango nuke baldintza objektiboak oso bestelakoak direla han. Ez dezagun enoratu borroka armatuaren ondoriorik latzenak Espainiako Estatuan izan direla eta horrek asko eragiten duela. Errazagoa da Frantziako Estatuarentzat presoen aferari irtenbide bat ematea. Baina Iparraldekoa izan da haize freskoa. Zeinek esango zuen Etxegarai horrelako dinamika baten lider izango zela?

Eta zer diozu Hegoaldeko erakunde eta eragileen lanaz?

Etxegarairen jarrerak zerikusirik ez du Urkullurenarekin, adibidez. Parisko manifestazioaren karietara Jonan Fernandezek eginiko adierazpenak ere mingarriak iruditu zitzaizkidan, eta gatazkaren erantzukizun osoa ezker abertzalearen gainean jartzea. Espainiako Gobernuaren diskurtsoa elikatzen ari dira. Hegoaldean, dena den, presoen aferan egin dira urrats batzuk: CCOO eta UGT sindikatuak hurbildu izana, adibidez. PSEn ere suma daiteke. Baina egiazki ez nago batere baikor. Ez nago baikor, EAJren jarreragatik. Entzuten ditut Romero-eta [PSE], eta argiagoak iruditzen zaizkit Urkullu eta Egibar baino. Desilusio handia hartu dut haiekin.

viernes, 22 de diciembre de 2017

NÚMEROS PREMIADOS EN EL SORTEO DE LAS 2 CESTAS DE NAVIDAD EN FAVOR DE LOS/AS REPRESALIADOS DE SANTURTZI.

1º SARIA: 198
2º SARIA: 244

Suerte a todo aquel o aquella que ha colaborado desinteresadamente en apoyo de los represaliados/as políticos de Santurtzi, ya que esperamos que tras el sorteo celebrado hoy, 22 de Diciembre, sea una de las 2 personas que optan a llevarse las cestas que desde el grupo en apoyo a los/as represaliados de Santurtzi se sortean, gracias por supuesto también a la colaboración de muchos vecinos/as del municipio, que bien aportando cada uno su granito de solidaridad, llenando dichas cestas o comprando papeletas para el sorteo hasta agotarlas han ayudado un año mas en estas fechas en las que la ausencia de nuestros seres queridos encarcelados, marca estos días. A TOD@S SUERTE Y ESPERAMOS QUE LOS/AS AFORTUNADOS PASEN CUANTO ANTES A RETIRAR TAN SUCULENTO PREMIO POR LA ELKARTASUN DENDA DE MAMARIGA -ARKUPE- (Martes o Viernes de 17:00h a 20:00h, Sábados de 11:00h a 14:00h o bien quedando con cualquiera de nuestro colectivo o preguntando en Enbata Taberna).



1. SARIA

2. SARIA

GABONETAN ERE FALTA DIRENAK GOGOAN
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA !!